Hasi da 2009. urteko denboraldia
January 25, 2009 at 16:43
Azkenean iritsi da berriz ere txirrindularien garaia. Abenduko entrenamenduen ostean txirrindulariak hasi dira aurtengo lehen kilometroak egiten tropelean. Eta nola ez, urtarrileko egun hauetan, hain ezaguna ez den 6 egunetako proba garrantzitsu bat korritu dute, Australia aldean zehazki esanda. Bigarren urtez jarraian protourreko lasterketa bat izendatu dutenez, elite mailako txirrindularirik hoberenak bertan izan dira; besteak beste Robbie McEwen bere talde errusiar berriarekin, Andre Greipel aurreko urteko garailea, Allan Davis eta beste hainbat. Baina horiez gain, Lance Armstrong amerikarra txirrindularitzara itzuli da eta Australian egin ditu bere lehenengo lasterketak ia 4 urte geldirik egon ostean, ziklismo mundutik nolabait kanpo alegia, berriz ere bere burua kameren aurrean erakutsi du, nola erakutsi ere! Pare bat ihesaldi harrapatu ditu baina ez du lortu sailkapenean postu ona egitea, Tour Down Under bixkorrentzako ibilbidez osaturiko itzulia baita. Hala ere, badirudi egundoko egoeran dagoela. Lehengoa izatera itzuliko ote da?
